59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1334
IRAGARKIA, zeinarekin jakinarazten baita Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak 2015eko abenduaren 9n emadako Ebazpena, MIN/0068/2015 zehapen-espedientea ebazten durna.
Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan – Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da ezen zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpen honen aurka, errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen bada, ordainketa egiteko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoak aurkezten ez badira; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.
Ordaintzerakoan, izena (Eduardo Corpas Rueda.), espediente-zenbakia (MIN/0068/2015), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Zentrala baita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da esandako hori, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 14a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.