Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1333

IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Elorrio, Atxondo eta Abadiño (Bizkaia) 30 kV-ko GTAL «Bergara-Abadiño 1 eta 2. zirkuitoak».

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA); jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribucion Electrica, S.A.U.k egin baitu.

Erreferentzia: L-8298 GHI/TLE.

Espedientea: 48-AT-H-2016-10.

– Kokalekua: Elorrio, Atxondo eta Abadiño-ko udalerrietan.

– Aurrekontua: 10.520,00 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Gaur egun dagoen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, nondik linea igaroko baita, betiere erregelamenduzko agindu berriak betez, aipatu linean, 12.951 metroko luzeran. Eragindako zatiak honela identifikatuko dira:

(Ikus .PDF)

Eskatzen da herri-onurako izatearen gaineko adierazpena.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak eragindako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jenerala kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2016ko martxoaren 14a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala