59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
1332
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, honi buruzko lizitazioaren esleipena iragartzeko dena: Larrondoko geltokiko arrapalaren eta nasen zaharberritzea eta egokitzapena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Larrondoko geltokiko arrapalaren eta nasen zaharberritzea eta egokitzapena.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio-iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko azaroaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 222. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000,00) euro, BEZa kanpo.
5.– Esleipena.
a) Data: 2016ko martxoaren 1a.
b) Esleipenduna: Comsa, S.A.U.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta berrogeita zortzi mila eta bostehun (248.500,00) euro, BEZa kanpo.
e) Burutzeko/entregatzeko epea: laurogeita hamabi (92) egun.
Bilbao, 2016ko martxoaren 3a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.