Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1328

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 354/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 354/2015 prozedura bideratu da, Naddia Saabane-k eskatuta, Khalid Hammou Fadak-en aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira:

EPAITZA

Partez baiesten da Echaniz prokuradoreak, Nadia Saabane andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Khalid Hammou Fadak jaunaren aurkakoa; 2002ko abuztuaren 17an ezkontide biek osotutako ezkontzako dibortzioa erabakitzen da, horri dagozkion legezko ondorioekin; eta ezkontideen egoera pertsonala eta familiarra eraenduko dituzten neurri hauek hartzen dira:

– Ama Nadia Saabane-ri ematen zaizkio adingabeko bi seme-alaben zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute batera.

– Ezkontzako seme-alabei eta amari esleitzen zaizkie ezkon-bizilekua izan zeneko tresnak eta altzariak baliatzea eta erabiltzea; bizileku horretan biziko dira aurrerantzean seme-alabak eta ama.

– Mantenu-pentsio gisa, seme-alaba bakoitzeko hileko 100 euro ordaindu beharko ditu Khalid Hammou-k. Hilabete bakoitzeko eta lehen bost egunen barruan eta Nadiak hartarako izendatzen duen banku-kontuan sartu beharko du kopuru hori. Kopuru hori urtero eguneratu beharko da, KPIk dituen aldaketen arabera, eta ordaintzen jarraitu beharko du, harik seme-alabak adinez nagusi direlarik ekonomikoki burujabe izan arte.

Alabak sortutako aparteko gastu oro bi gurasoek ordainduko dute, erdibana. Besteak beste, honako hauek joko dira aparteko gastutzat: zainketa mediko partikularrak, ortodontziak eta ikusmen-zuzentzaileak, eskolako klaseak eta jarduerak, liburuak, matrikulak, goi-mailako ikasketen matrikulak, joan-etorrien eta egonaldien gastuak, ikasketa-bidaiak, eta egunerokotasunetik ateratzen den beste edozein.

– Ez da egoki Khalid Hammou-ren aldeko bisita-araubiderik ezartzerik; hargatik eragotzi gabe, inguruabarrak aldatzen badira, neurriok aldatzeko prozedura eskatzeko aukera.

Autoetan sortutako gastuak ordaintzeari dagokionez, ez da erabakirik hartzen.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi dagokion Erregistro Zibilera –auzilarien ezkontza inskribatuta dagoen erregistrora–, zuzenbidean dagozkion helburuak izan ditzan.

Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala alderdiei. Eta, orobat, jakinarazi bekie ezen, ebazpen horren aurka, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, jakinarazpen hura egin eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Verónica García Canal-ek, Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile titularrak, hala erabaki, agindu eta sinatzen du.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioko letradua naizenez, guti horren guztiaren fede ematen dut, Eibarren, bi mila eta hamaseiko otsailaren hogeita bian.

Khalid Hammou Fadak demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko otsailaren hogeita bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala