Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1326

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2015eko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez (martxoaren 20ko EHAA, 54. zk.), Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen.

Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko eskaera jaso da. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen egiaztapenari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin bat (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.); Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzen duen otsailaren 11ko 3/2005 Errege Dekretuarekin bat; sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuarekin bat, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria naizen honek

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nerea Egües Olazabal andrea, Medikuntza eta Kirurgia orokorrean lizentziatua, prebentzio-medikuntzan espezialista, Gipuzkoako Osasun Barrutiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko idazkaritzaren eta kidearen kargutik kentzea.

Bigarrena.– Iratxe Urreta Barallobre andrea, Medikuntza Familiarra eta Komunitarioko mediku egoiliarra, Gipuzkako Osasun Barrutiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ander Izeta Permisán jauna, Biologia Molekularrean doktorea, Gipuzkako Osasun Barrutiko Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren kide izendatzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta, edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala