59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 3 orri.)
- EPUB (248 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1325
EBAZPENA, 2016ko martxoaren 14koa, Gizarte Ekonomiaren Zuzendariena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2015eko uztailaren 15eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiako Enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak arautu eta deitu ziren.
Aipatu aginduko 14.4 artikuluan ezarritako obligazioa –diru-laguntzak emateko publikotasun-printzipioaren ondoriozkoa– betetzearren, honako hau
EBAZTEN DUT:
2015eko uztailaren 15eko Aginduan oinarriturik emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematea, espediente-zenbakia eta dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziz, ebazpen honetako I. eranskinean adierazten den legez.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 14a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.