Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
1324

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2015eko uzrtailaren 28an bilkuran hartua, Arabako Lurralde Historikoaren 2013ko kontu orokorraren fiskalizazio-txostena behin-betiko onesten duena.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2015eko uztailaren 28an egindako bilkuran

ERABAKI DU:

Behin-betiko onestea Arabako Lurralde Historikoaren 2013ko kontu orokorraren fiskalizazio-txostena (erabaki honen eranskina).

Xedatzea, HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak xedatutakoarekin bat, argitara daitezela txostenaren ondorioak kasuko aldizkari ofizialetan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.

HKEEren lehendakaria,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.

HKEEren idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala