58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1315
IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 25eko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bitartez, D31A1 zenbaki profesionaldun ertzainak Segurtasuneko sailburuordearen 2015eko azaroaren 12ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da.
608X14ED023 (REC-DIS-001/2016-VIII) espedientean emandako aipatutako Agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 59.5 eta 61 artikuluetan xedatutakoa betetzeko (30/1992 Legea, azaroaren 26koa).
Hori guztia argitara ematen da, interesdunari eginiko banakako jakinarazpentzat har dadin. Bide batez, honako hau ohartarazten zaio:
1.– Administrazio bidea amaitzen duen Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal duzu zure helbideari dagokion barrutiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
2.– Halaber, aipatutako epearen barruan espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzu, espedientearen zenbakia adierazita.
Horretarako, honako helbide honetara jo beharko duzu: Segurtasun Sailburuordetzaren Koordinazio Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 7a.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.