58. zk., 2016ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
DERIOKO UDALA
1295
IRAGARKIA, 2016ko ekitaldirako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
Derioko alkate-udalburu andreak Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea erabaki du, Alkatetzaren 2016ko martxoaren 10eko 148. zenbakiko Dekretuaz, zeinetan sartzen baita plaza huts bat, 2016ko urtarrilaren 28n, Udalaren Osoko Bilkurak egindako bileran onartutako lanpostuen zerrendakoa.
Bidezkoa da 2016ko ekitaldirako Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratzea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian», Euskal Funtzio Publikoaren azaroaren 7ko 16/1997ko Legearen 24. artikuluarekin bat etorriz.
DERIOKO UDALEKO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
KARRERAKO FUNTZIONARIOentzat gordetako plazak
A1 Taldea.
Lanpostu kopurua: 1.
Hornikuntza sistema: Lehiaketa-oposaketa.
Lanpostuaren izendapena: Administrazio Orokorreko teknikaria.
Plazaren izendapena: Administrazio Orokorreko teknikaria.
Derio, 2016ko martxoaren 11.
Alkatea,
ESTHER APRAIZ FERNÁNDEZ LA PEÑA.