56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
MULTIFOOD, S. COOP. EN LIQUIDACIÓN
1273
IRAGARKIA, Multifood S. Coop. sozietatearen ondarearen egoeraren azken balantzea aho batez onartzeari buruzkoa, lizidatze bidean baita.
2015eko abenduaren 31n, 10:00etan, ezohiko batzar orokor eta unibertsala egin zuen Multifood S. Coop. sozietateak, Arrasateko bere egoitzan (Uribarri etorbidea 37), likidatze bidean; bertan egon ziren kooperatibakide guztiak, eta aho batez erabaki zuten, besteak beste, hau:
ERABAKIAK
1.– Onartzea Multifood S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondarearen egoeraren azken balantzea, 2015eko abenduaren 31koa, likidatze bidean.
2.– Onartzea, ekainaren 24ko Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera, sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, aldez aurretik azaldutakoa; hau da, ezer ez ordaintzea kooperatibakideei, kontuan hartuta onartutako azken balantze horretatik ondorioztatzen dela sozietateak ez duela ondasunik. Egoera hori kontuan hartuta, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari ere ez zaio ezer utziko.
3.– Multifood S. Coop. kooperatiba-sozietatea erregistro-orria ezeztatzea, likidatze bidean, Euskadiko Kooperatiben Erregistroa irekita dagoena.
4.– Kooperatibaren likidatzaile bakarrari ahalmena ematea, Multifood S. Coop. kooperatibaren izenean eta hura ordezkatuz jardun dezan, notarioaren aurrean aurreko erabakiak jendaurrean jar ditzan, sozietatearen erabakiak publiko egiteko eskritura egilesteko, behar diren itun eta adierazpenekin batera, eta horretaz gain: (i) akta honetako puntuak argitu edo zuzentzeko; (ii) zuzentzeko, osatzeko edo argitzeko behar diren eskriturak egilesteko, edo, behar direnak, lehen aipatutako erabakiak Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu arte; edo (iii) eskatzeko Euskadiko Kooperatiben Erregistroari ezezta dezala Multifood S. Coop. sozietatearen erregistro-orria, likidatze bidean, Euskadiko Kooperatiben Erregistroa irekita dagoena.
Batzarrera joan ziren bazkide guztiek onartu zuten akta, eta likidatzaileak sinatu zuen batzarra amaitutakoan.
Jakinarazten da erabaki horiei buruzko agiriak interesdunek eskura dituztela kooperatiba-sozietatearen egoitzan, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Arrasate, 2016ko martxoaren 1a.
Likidatzaile bakarra,
Cocina Central Goñi SL, ordezkaritzaz,
LAURA RODRÍGUEZ GONZÁLEZ.