Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1269

IRAGARKIA, 2016ko otsailaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, bidegabe jasotako ordainsariei buruzko jakinarazpena aditzera emateko dena.

Aipatutako jakinarazpena zuzenean aditzera ematea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuzen 30/1992 Legea).

Interesdunak 15 egun balioduneko epea dauka, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, zor duen zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Orokorrari ordaintzeko. Ohartarazten zaio, gainera, ezen, hala egin ezean, dirua itzultzeko borondatezko epea amaitu ondoren, bidegabe jaso dituen zenbatekoak premiamendu bidez berreskuratzeko izapideei ekingo zaiela.

Alde horretatik, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela aditzera emandako jakinarazpenaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletako Pertsonen Kudeaketa Zerbitzuan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

Nestor Arana Arabaolaza.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala