Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1268

IRAGARKIA, 285/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtso laburtuan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu du administrazio-espediente hau igor dakiola: 285/2015 prozedura laburtua, Thissenkrupp Elevadores, S.A. merkataritza-sozietateak jarritakoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 1eko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez ezetsi da Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2015eko martxoaren 31ko Ebazpenaren aurkako errekurtsoa. Ebazpen horrek ebatzi zuen merkataritza-sozietate horri hasitako zehapen-espedientea.

Ezinezkoa izan da Getxoko Algorta etorbideko 78ko jabe-erkidegoari (Bizkaia) jakinarazpena egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritako moduan. Horregatik, jakinarazten zaie ezen, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidali dela eskatutako espedientea, eta epea jartzen zaie, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bederatzi eguneko epean, prozeduran ager daitezen komenigarritzat jotzen badute.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala