56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 3 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1265
IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetarako galdarak mantentzeko zerbitzua» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-18/2016).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-18/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2016ko uztailaren 27tik 2017ko uztailaren 26ra arte; edo kontratua sinatzen denetik harako urtebetea, baldin eta sinatze hori 2016ko uztaileko 27a baino geroago egiten bada.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa, 60 puntu. Berme-epea, 5 puntu. Orotara, 65 puntu.
– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: zerbitzua antolatzea, 15 puntu; zerbitzua kudeatzea, 10 puntu; beharrezko duten ekipoetan, berraztertzeen maiztasuna handitzearen arloan jarduera-hobekuntzak, 4 puntu; errendimendu energetikoa hobetzearen arloan jarduera-hobekuntzak, 3 puntu; ekipoak hobetzeko proposamen eta eta aholkuen arloan jarduera-hobekuntzak, 3 puntu. Guztira, 35 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: hogeita hamaika mila laurehun eta lau euro eta laurogeita hamasei (31.404,96) + sei mila bostehun eta laurogeita hamabost euro eta sei zentimo (6.595,06), BEZarenak. Guztira: hogeita hamazortzi mila (38.000) euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) E-mail: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko apirilaren 18a.
7.– Kontratistarentzako berariazko betekizunak: ez dira beharrezko.
a) Sailkapena: P taldea, 3 azpitaldea eta 1 kategoria.
Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren ordezkoak egiten ditu haiek aurkezteak, hala baitago ezarria berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 29.2.3 klausulan.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru urteetan, gutxienez 90.000 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izatea.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: kontratu honetako antzeko eta berdinak diren zerbitzuetan, azken bost urteetarik exekuzio handienekoan 32.000 euro exekutatu izana, gutxienez; halako zerbitzutzat jotzen dira galdarak konpondu eta mantentzeko direnak.
8.– Parte hartzeko eskaintzak eta eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 18ko 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuren Zerbitzu Zentraleko Erregistroa.
2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2016ko maiatzaren 4a.
5) Ordua: 11:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea, 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2016ko maiatzaren 20a.
5) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea, eta deialdiari buruzko argibideak zein pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.