Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1260

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 484/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa (484/2014).

Demandatzailea: Jorge Manuel da Silva Carvalho.

Abokatua: Luzma Peña Izquierdo.

Prokuradorea: Jose Antonio Hernandez Uribarri.

Demandatua: Maria Margarida Dos Santos Vieira.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-11n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dute epaitegietako prokuradore Jose Antonio Hernandezek, Jorge Manuel da Silva Carvalhoren izenean eta bera ordezkatuz, jarritako demanda; horrenbestez, deklaratzen dut desegindakotzat, dibortzioaren ondorioz, Jorge Manuel da Silva Carvalhok eta Maria Margarida Dos Santos Vieirak osatutako ezkontza.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Eman ebazpen honen berri alderdiei.

Epaia irmo bihurtzen denean edo, neurriak soilik aurkaratzean, dibortzioaren gaineko erabakiaren irmotasuna lortutakoan, ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz bekio, dagozkion idazpenak egin daitezen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Margarida Dos Santos Vieira demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena ediktu bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki-oholean jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala