56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1259
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 746/2013 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 746/2013 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Pablo Lopez Turiño.
Letradua: Elena Perez-Ilzarbe Dominguez.
Prokuradorea: Oihana Perez Valcarcel.
Demandatua: Ana Alexandra Arcos Tixe.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Aipatutako judizioan, autoa eman da 2016-02-06an, eta honela diote xedapenek:
XEDAPENAK
Erabaki dut prozedura hau artxibatzea, eta alderdiei eskatzen diet Ekuadorreko agintaritzari aurkez diezaiotela demanda.
Ebazpen hau irmo egin ostean, artxiba bedi prozedura.
Ana Alexandra Arcos Tixe demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2016ko otsailaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.