56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (261 KB - 3 orri.)
- EPUB (311 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1255
AGINDUA, 2016ko otsailaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2015eko diru-laguntzetara biltzeko dei egin zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 5eko Aginduaren babesean aurkeztutako eskatzaileak, diruz lagundu diren haien proiektu, programa eta jarduerak, balorazio-irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa publiko egiten dituena.
Ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk.) eta haren hutsen zuzenketak (2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. zk.) Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko modua arautzen dute, eta bere 18.7 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara emango dira urteko deialdiaren ebazpeneko ondorengo alderdiak:
a) Eskatzaileak eta diruz lagundu diren haien proiektu, programa eta jarduerak identifikatu beharko ditu, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa eta balorazio-irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa zehaztu ere.
b) Eskatzaileen eta diru-laguntzarik jaso ez duten haien proiektu, programa eta jarduerak identifikatu beharko ditu, eta diru-laguntza ez jasotzeko arrazoia zehaztu.
c) Eskatzaileen eta eskaera izapidetzea onartu ez zaien haien proiektu, programa eta jarduerak identifikatu beharko ditu, eta izapidetzea ez onartzeko arrazoia zehaztu.
Horri jarraikiz, honako hau,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2015eko diru-laguntzetara biltzeko dei egin zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 5eko Aginduaren babesean aurkeztutako eskatzaileak, diruz lagundu diren haien proiektu, programa eta jarduerak, balorazio-irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa eta bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa publiko egitea. Datu horiek guztiak eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 19a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.