Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1253

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 11koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, argitara ematen duena erakunde honek antolatutako ikastaroen balorazioa, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/94 Errege Dekretuaren 15. artikuluan dago zehaztuta nola osatzen den jardunbide horietan ezargarria den baremo orokorra, prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen direla.

Bestetik, bai Ministerioaren 1994ko abuztuaren 10eko Aginduaren 1.d) artikuluan, bai Herri Administrazioaren Estatuko Erakundearen 1994ko urriaren 26ko Ebazpenean, xedatuta daude, autonomia-erkidegoekin bat eginda, toki-administrazioko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroen onarpenerako eta baloraziorako irizpideak.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2015eko uztailaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean antolatutako ikastaroak hautaketa-jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balorazioa zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez balorazio horren berri ematen da denak jakitun izan daitezen.

Hori guztia kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2015eko uztailaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean antolatutako ikastaroen balorazioaren berri ematea, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko, balorazio hori ebazpen honen eranskinean dago zehaztuta. Ebazpen hau beste ebazpen hauen osagarria da: 2015eko urriaren 21ekoa (2015-10-28ko EHAA, 205. zk.), 2014ko urriaren 28koa (2014-12-11ko EHAA, 236. zk.), 2013ko irailaren 19koa (2013-10-03ko EHAA, 189. zk.), 2013ko apirilaren 25ekoa (2013-05-13ko EHAA, 90. zk.), 2013ko martxoaren 25ekoa (2013-04-19ko EHAA, 75. zk.), 2013ko martxoaren 1ekoa (2013-03-15eko EHAA, 53. zk.), 2011ko irailaren 19koa (2011-10-11ko EHAA, 194. zk.), 2011ko otsailaren 11koa (2011-03-09ko EHAA, 47. zk.), 2010eko uztailaren 8koa (2010-08-02ko EHAA, 147. zk.), 2010eko urtarrilaren 28koa (2010-02-18ko EHAA, 33. zk.), 2009ko uztailaren 10ekoa (2009-07-28ko EHAA, 143. zk.), 2009ko urtarrilaren 15ekoa (2009-02-02ko EHAA, 22. zk.), 2008ko uztailaren 15koa (2008-08-06ko EHAA, 148. zk.) eta 2007ko urriaren 10ekoa (2007-11-05ko EHAA, 212. zk.). Ebazpen guztiek diraute indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 11.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala