Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IHOBE A.B.
1174

IRAGARKIA, 2016. ekitaldian Ekodiseinu proiektuak egiteko laguntzen deialdia egiten duena.

Hainbat helburu dituzte laguntza hauek: alde batetik, bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu txikiagoa izango duten eta konpontzeko, eguneratzeko edo birsortzeko errazagoak diren produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko pizgarri izan nahi dute. Bestetik, 2020 Ingurumen Esparru Programako «Baliabideen kontsumoa hobetzea, produktu eta prozesu eraginkorragoen bidez lehiakortasuna hobetzeko» delakoaren jarduera-ildoko helburuak betetzea sustatu nahi dute, eta bai Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren hedapena ere.

Interesa duenak, eskuragarri ditu deialdiaren oinarriak Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa SAren webgunean (www.ihobe.eus).

Diru-laguntzak emateko prozesua lehiaketa bidez gauzatuko da.

Eskaerak aurkezteko epea iragarpen hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta eta 2016ko maiatzaren 3an bukatuko.

Deituriko diru-laguntzetarako aurrekontu-zuzkidura 60.000 eurokoa da.

Bilbao, 2016ko otsailaren 26a.

Zuzendari nagusia,

JAVIER AGUIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala