Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1173

IRAGARKIA, epatze-deia egiten diena interesdun izan daitezkeenei Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian ager daitezen, 22/2016 prozedura laburtuan izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Auzi-errekurtso hori gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Segurtasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 28ko Aginduaren aurka jarri da.

Egintzaren aurrekariak: Ebazpena, 2015eko uztailaren 24koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, jendaurrean jartzen dituena merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez betetzeko lanpostuen behin betiko esleipenak.

Espediente-zenbakia: PCA-068/2016-IV.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betez; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 7a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala