Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1172

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko otsailaren 16an hartutako Erabakia. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikitako karrerako funtzionario bati behin betikoz zerbitzutik baztertzeko diziplina-zehapena ezartzen dio erabaki horrek.

Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da esandakoa, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du, eta honako hortarezpena egiten zaio:

Hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erabaki horren testu osoa jasotzeko. Horretarako, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, 08:00etatik 14:30era bitarteko ordutegian) berez edo ordezkari baten bidez agertu beharko da.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala