52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
1166
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, lizitazio-iragarki hau aldatzekoa: Bilboko Hiri Trenbidearen 3. lineako Alde Zaharra - Matiko zatiaren eta Artxandako Tunelaren obren zuzendaritzan laguntzeko zerbitzuaren lizitazioa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, Argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsak hauteman dira 2009ko urriaren 7ko 193 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarki honetan: Bilboko Hiri Trenbidearen 3. Lineako Alde Zaharra (Matiko) zatiaren eta Artxandako Tunelaren obren zuzendaritzan laguntzeko zerbitzuaren lizitazioari publizitatea ematen dion iragarkia. Horrenbestez, dagokion aldaketa egingo da, eta, ondorioz, beste puntu bat sartuko da, 11.a, euskarazko nahiz gaztelaniazko bertsioan; hona hemen puntu horren edukia:
«11.- Proiektu hau Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsarekin batera finantzatuko da (Feder). Azkenik, haren proposamena onartzen bada, Kontseiluaren 2006ko abenduaren 8ko 1828/2006 (EE) Erregelamenduaren 7. artikuluaren 2. paragrafoko d) letran aurreikusitako zerrenda publikoan agertuko da».
Bilbao, 2016ko otsailaren 24a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.