Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1165

IRAGARKIA, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspena idatzi eta izapidetzeko partaidetza-prozesua bideratzeko laguntza teknikorako zerbitzu-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (026SV/2015 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzuen zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 026SV/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspena idatzi eta izapidetzeko partaidetza-prozesurako laguntza teknikoa.

b) Lotetan zatitzea: ez da lotetan zatitu.

c) Burutzeko lekua: kontratistaren egoitzan.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogei mila euro (140.000) gehi hogeita bederatzi mila eta laurehun euro (29.400) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta hirurogeita bederatzi mila eta laurehun euro (169.400).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko otsailaren 24a.

b) Esleipenduna: Paisaje transversal, SL.

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta bost mila euro (105.000) gehi hogeita bi mila eta berrogeita hamar euro (22.050) BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta hogeita zazpi mila eta berrogeita hamar euro (127.050).

6.– Formalizazioa:

a) Eguna: 2016ko otsailaren 26a.

b) Kontratista: Paisaje transversal, SL.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala