Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1164

IRAGARKIA, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako bidaia-agentzia baten zerbitzuak prozedura irekiz kontratatzeari buruzkoa (Espedientea: K-10/2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-10/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez dago.

c) Gauzatzeko tokia: enpresa esleipendunak Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari entregatuko dizkio eskatutako billeteak eta bisak.

d) Gauzatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratu osoaren gehienezko aurrekontua, 155.000,00 eurokoa da, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez dago.

Behin betiko bermea: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua «O» eraikina, 3. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 01.

e) Web orria: www.contratacion.info

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurreko eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren dagokion atalean adierazitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 31, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztuko dira («A», «B» eta «C»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

a) Entitatea: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2016ko apirilaren 7a.

e) Ordua: 12:00etan.

2) Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

a) Entitatea: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2016ko apirilaren 14a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak honako hauek izango dira, berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoaren arabera:

a) Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

– Eskaintza ekonomikoa.

Ponderazioa: 90 puntu.

b) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

– Eskaintza teknikoa:

- Bidaia-planaren deskribapen zehatza.

- Gazteen kokapen-sistemaren egokitasuna.

- Jardun protokoloa edukitzea, ezohiko jardunen aurrean erabiltzekoa.

Ponderazioa: 10 puntu.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 26a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala