Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1163

EDIKTUA, 870/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 870/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gas Natural Servicios SDG, S.A.

Abokatua: Juan Jose Lalanne Marin.

Prokuradorea: Javier Area Anitua.

Demandatua: Hosteleros Pipo, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-02-18an, eta honela dio xedapen-zatiak:

40/2016 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko otsailaren hamazortzia.

Alderdi demandatzailea: Gas Natural Servicios SDG, S.A.

Abokatua: Juan Jose Lalanne Marin.

Prokuradorea: Javier Area Anitua.

Alderdi demandatua: Hosteleros Pipo, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: gainerako arruntak (42).

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 870 judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketako txandaren arabera egokitu baitzitzaizkion. Area prokuradoreak egin zuen eskaera, «Gas Natural Servicios SDG, S.A.» enpresaren ordez, Lalanne letraduak lagunduta, «Hosteleros Pipo, S.L.» enpresaren aurka, auzi-iheslaria bera.

EPAITZA

Baietsi egiten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko judizio arrunteko demanda, zeina Área prokuradoreak jarri baitu, «Gas Natural Servicios SDG, S.A.» enpresaren ordez, Lalanne letraduak lagunduta, «Hosteleros Pipo, S.L.» auzi-iheslariaren aurka.

Horrenbestez, «Hosteleros Pipo, S.L.» kondenatzen dut «Gas Natural Servicios SDG, S.A.» enpresari 11.254,67 euro ordaintzera.

Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan epaiak betearazteko aurreikusten den interesa ere ordaindu beharko du, zenbateko horrek sortutakoa, ebazpen honen egunetik zorra guztiz ordaindu arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez badu.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0010 0000 04 0870 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Hosteleros Pipo, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala