Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1162

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 72/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 72/2015 prozedura arrunta bideratu da, Transportes Eumasa SLk eskatuta, Sabiol Erreka SLren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

96/2015 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Boedo Escribano.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabosteko urriaren seia.

Alderdi demandatzailea: Transportes Eumasa SL.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Begoña Alvarez Oronoz.

Alderdi demandatua: Sabiol Erreka SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Transportes Eumasa SLk aurkeztutako demanda, Sabiol Erreka SL merkataritza-sozietatearen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut 80.492,03 euroko printzipala ordaintzera alderdi demandatzaileari, gehi 4.489,91 euro, lehen zenbateko horrek demanda jarri den egunera arte sortu dituen interesak, gehi legezko interesa bi puntutan gehitua, zenbateko horrek erreklamazio judizialetik ebazpen honen egunera arte, eta ebazpen honen egunetik ordainketa guztiz egin arteko legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuen eta kontsignazioen kontuan, IBAN honetan: ES55 0049 3569 92 0005001274; oharrak: 1870 0000 04 0072 15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Sabiol Erreka SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko otsailaren zortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala