52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1161
EDIKTUA, 683/2015 falta judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Gabriel Marzo de Frutos jaunak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren Letradua naizen honek,
Fede ematen dut:
683/2015 falta-judizioan, 2015-11-18an epaia eman duela Maria Cristina Fernandez Fernandez andreak, epaitegi honetako epaileak.
Ricardo Garay Cabeza jauna (NAN zenbakia: 16066449Y) lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztu beharko da.
Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora bertaratu beharko du.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko otsailaren hamarrean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.