Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2016ko martxoaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1155

10/2016 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, argitara ematen da Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat, zeinaren bidez ONG Pausu Media Elkarteari lizentzia ematen baitzaio maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 50/2015 Epaia behin-behinean betez.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2016ko martxoaren 8an eginiko batzarrean, onetsi du ONG Pausu Media Elkarteari lizentzia ematea maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskain ditzan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 50/2015 Epaia behin-behinean betez. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako erabaki honen testua: ONG Pausu Media Elkarteari lizentzia ematea maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskain ditzan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 50/2015 Epaia behin-behinean betez. Ebazpen honen eranskinean dago jasota erabakia.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 9a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 9KO 10/2016 EBAZPENARENA
ERABAKIA, JAURLARITZAREN KONTSEILUARENA, MAIZTASUN-MODULAZIOKO UHIN METRIKOETAKO IRRATI-KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEKO LIZENTZIA ONG PAUSU MEDIA ELKARTEARI EMATEKO DENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALAKO 50/2015 EPAIA BEHIN BEHINEAN BETEZ

Maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-difusio soinudunaren plan tekniko nazionala onartzen duen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoak eman beharreko 34 maiztasun planifikatu zituen guztira.

Euskadin ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko araubide juridikoa arautzen duen ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 8.1 artikuluaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2012ko otsailaren 28ko batzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onetsi zituen (Erabakia honako xedapen honen bidez argitaratu zen: 14/2012 Ebazpena, otsailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena). Azkenik, Kulturako sailburuaren 2012ko otsailaren 29ko Aginduaren bidez, lehiaketa publikoaren deialdia egin zen (xedapen biak 2012ko martxoaren 12ko EHAAn argitaratu ziren, 51. zenbakian).

Organo eskudunak irekitako prozeduraren bitartez bideratutako espedientea hasi ostean, eta lehiaketako Balorazio Mahaiak lizentziak adjudikatzeko proposamena egin eta gero, Jaurlaritzaren Kontseiluak, lizentzia horiek eman baino lehen, 2012ko abenduaren 11n egin zuen batzarrean, erabaki hau hartu zuen: «maiztasun-modulazioko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egitea» (Erabakia honako xedapen honen bidez argitaratu zen: 1/2013 Ebazpena, urtarrilaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena - 2013ko urtarrilaren 24ko EHAAn, 17. zenbakian, argitaratua).

2015eko otsailaren 9an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Sekzioak 50/2015 zenbakiko epaia eman zuen, ONG Pausu Media Elkarteak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ebazteko. Hain zuzen ere, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2012ko abenduaren 11ko Erabakia argitaratzea xedatu zuen Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urtarrilaren 10eko 1/2013 Ebazpenaren aurka jarri zuen errekurtso hori ONG Pausu Media Elkarteak.

2015ko azaroaren 12ko Autoak behin-behineko betearazpena deklaratu zuen epai horrek hau xedatzen du: errekurritutako erabakia baliogabetzea eta administrazio jarduerak egintza horren aurreko unera eramatea eta errekurtsogileari lehiaketa-mahaiak proposatu zuen lizentzia behin betiko esleitzea.

Aipatu epaian ezarritakoa betez, 2015eko azaroaren 25eko Agindua ebatzi zen, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ondorengo edukiarekin: «Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzak bere horretan bete dezatela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 2015eko azaroaren 12an emandako Autoa».

Lehiaketa publikoa arautzen duten oinarrietan ezarritako izapideak beteta, Balorazio Mahaiak, 2016ko otsailaren 11ko bileran, adostu du epaian aipatzen den lizentziarekin adjudikatzeko proposamena Jaurlaritzaren Kontseilura bidaltzea.

Oinarriek hogeita zazpigarren klausulan adierazten dutenez, Kultura sailburuak proposatuta, eta Balorazio Mahaiak egindako proposamena ikusita, Jaurlaritzaren Kontseiluak lizentziak eramatea erabakiko du. Epaian biltzen den lizentzia emateko egingo den egintza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta banan-banan jakinarazi behar da, lehiaketaren oinarrietan ezarritakoari eta Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuan xedatutakoari jarraituz. Hogeita zortzigarren klausulan adierazten dutenez, interesdunari lizentzia eman zaiola jakinarazi eta gero, hilabeteko epean sinatuko da administrazio-agiri egokia. Agiri horretara sartuko dira lizitatzaileak bere eskaintza teknikoan hartutako konpromisoak, eta zerbitzu-emaileak nahitaez bete beharko ditu konpromiso horiek.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, aztertu ostean, hau

ERABAKI DUT:

«Lehena.– Lizentzia ematea honako elkarte honi maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskain ditzan: ONG Pausu Media "Asociación para el desarrollo de las nuevas tecnologías en los medios de comunicación a nivel comarcal y en proyectos de cooperación internacional" Elkartea. Lehiaketa publikoaren oinarriek ezartzen dutenaren arabera, lizentziari dagozkion deskribapen eta parametro teknikoak honako hauek dira:

11. Blokea - Lurralde Historikoa: Gipuzkoa - Herria: Donostia

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Lehiaketaren oinarriek hogeita zortzigarren klausulan adierazten duten administrazio-agiria formalizatzea. Horretarako, organo eskuduna Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko Kabinete zuzendaria da, ikus-entzunezko komunikazioaren zerbitzuak eskaintzeko beharrezko titulu juridikoak emateko prozedurei dagokienez horien gaineko administrazio kudeaketa bidezkoa egitea dagokiolako.

Hirugarrena.– Erabaki hau esleipendunari zein interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie, Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuko 14.6 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Laugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aginduko du».


Azterketa dokumentala