Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1079

IRAGARKIA, Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak B-13/2016-T zehapen-prozedurari hasiera emateko hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da Zafiro Aurrera. S.L., entitateari ohiko moduan jakinaraztea espedienteari hasiera emateko egintza –entitate hori Trapagaraneko Aurrera Industrialdeko M-01, 56 moduluan dagoen «Club Zafiro» establezimenduaren jabea da–. Horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko otsailaren 9an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, osasun-araudiaren arau-hauste arin posible batengatik (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2016ko otsailaren 29a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala