Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1078

IRAGARKIA, epatze-deia egiten diena interesdun izan daitezkeenei, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegian, 19/2016 prozedura laburtuan izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Auzi-errekurtso hori Segurtasun sailburuaren 2015eko urriaren 21eko Aginduaren aurka jarri da, haren aurka jarritako gora jotzeko helegitea ezetsi baitzuen.

Egintzaren aurrekariak: Ebazpena, 2015eko uztailaren 24koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, jendaurrean jartzen dituena merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez betetzeko lanpostuen behin betiko esleipenak.

Espediente-zenbakia: PCA-079/2016-VII.

Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betetzearren, argitaratzen da iragarki hau, aipatu prozedura judizialean agertu eta pertsonatu ahal daitezen interesdunak, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epean –lege hori aldatu egin zuen, Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 4a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala