48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1075
IRAGARKIA, 2016ko urtarrilaren 18koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2015eko azaroaren 18ko Ebazpena -VG GI 213/15 espedientean eskatutako laguntzari buruzkoa- jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Halaber, honako ohartarazpen hauek egiten zaizkio:
Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, halaxe ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 18a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.