Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1071

EDIKTUA, hartzekodunen behin betiko zerrenda aldatzeari buruzko 171 255/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia - Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 171 255/2014 konkurtso-intzidentea

Demandatzailea: Jose Luis Lamarca Ballina Abogado:

Prokuradorea.

Demandatua: Construcciones y Promociones Hierro S.L., Aitor Hierro Lopez De Arbina, Seguridad Integral Gasteiz S.L. eta Maria Emma Uriarte Totocariguena.

Gaia: konkurtso-intzidentea: kalifikazioari aurka egitea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-08an. Hona hemen epaitza:

Funtsean baiesten dut Seguridad Integral Gasteiz S.L. konkurtsopekoaren konkurtso-administrazioak eta Fiskaltzak aurkeztutako demanda. Horrenbestez, hau ebazten dut:

1.– Erruduntzat jotzen dut Seguridad Integral Gasteiz S.L.ren konkurtsoa, kontabilitatea eramateko betebeharra funtsean ez betetzeagatik.

2.– Emma Uriarte Totoricagüena andreari eragiten dio kalifikazio horrek, bera baita konkurtsopekoaren zuzenbideko administratzailea.

3.– Construcciones y Promociones Hierro S.L.ren eta Aitor Hierro López De Arbina jaunaren kasuan, berriz, kalifikazioak ez dio inori eragiten eta demandatu horiek ez dira sopikuntzat hartzen. Azken hori, gainera, absolbituta geratzen da haren aurkako uzietatik.

4.– Emma Uriarte Totoricagüena andrea ezgaitzen dut hiru urtez inoren ondasunak administratzeko eta beste inor ordezkatzeko.

5.– Deklaratzen dut Emma Uriarte Totoricagüena andreak galdu duela konkurtsoko hartzekodun edo masaren hartzekodun gisa izan zezakeen eskubide oro.

6.– Alderdi bakoitzak berak sortutako kostuak ordainduko ditu, eta kostu komunak, halakorik balego, erdibana. Aurkaratzeko modua: Arabako Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtso bidez (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, zein den apelatutako ebazpena eta zein diren aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0844 1111 52 0255 14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuesten direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 8an.

Construcciones y Promociones Hierro, S.L. y Aitor Hierro Lopez De Arbina demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala