Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1068

EDIKTUA, delitu arinei buruzko 1266/2015 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nora Albizua de Castro andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, fede ematen dut:

Delitu arinei buruzko 1266/2015 judizioan, 2016-02-02an epaia eman duela Covadonga Medina Colunga andreak, epaitegi honetako epaileak.

Alberto Bores Gutierrez jauna (NAN zenbakia: 44687235Y) lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio, halaber aipatutako ebazpenaren aurka apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora bertaratu beharko du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko otsailaren bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala