Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1067

EDIKTUA, 105/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazioa-errek.; merk. 105/2015.

Errekurtsogilea: Antonio Caro Rodriguez jn.

Abokatua: Angel Alonso Rodriguez jn.

Prokuradorea: Ana Carmen Martinez Ruiz and.

Alderdi errekurritua.

Gaia: judizio arrunta.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-12-17an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ezesten dut Antonio Caro Rodriguez jaunak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaileak 2014ko azaroaren 10ean emandako epaiaren aurkakoa. Errekurtso horren jatorria den 868/2013 prozedura arruntean eman zen epai hori. Horrenbestez, ebazpen hori berresten dugu, eta apelatzailea kondenatzen errekurtsoaren kostuak ordaintzera.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Juan Ramon Atorrasagasti demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala