Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1066

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 3koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, zeinaren bidez agindua ematen baita unibertsitate master honen ikasketa-plana argitaratzeko: Ingeniaritza Termikoa, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Vigoko Unibertsitateak antolatua.

Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu du ikasketa-plana, aldez aurretik Galiziako Unibertsitate Sistemaren Kalitaterako Agentziak – ACSUG– aldeko txostena emanda, eta Ministroen Kontseiluak 2015eko irailaren 25ean hartutako erabakiaren bidez eman zitzaion izaera ofiziala (2015eko urriaren 21ean argitaratu zen Estatutuko Aldizkari Ofizialean).

Hori guztia kontuan hartuta, Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran), 35. artikuluan, zehaztutakoari jarraituz, hau

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea unibertsitate-master honetako titulua lortzera bideratutako ikasketa-plan bateratua argitaratzeko, erabaki honen eranskinean jasotakoa: Ingeniaritza Termikoa, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Vigoko Unibertsitateak antolatua.

Leioa, 2016ko otsailaren 3a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013.02.13ko EHAA).

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harreman Arloko errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala