48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1062
EBAZPENA, 2016ko otsailaren 10ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, euskaratik gaztelaniarako eta gaztelaniatik euskararako zinpeko interpretearen gaikuntza eskuratu duen pertsona bat zinpeko interprete izendatzeko dena. Izan ere, eskatzailea Itzulpengintza eta Interpretazioko tituluaren jabe da, eta unibertsitateko ziurtagiri akademikoaren bidez baieztatu du berariazko prestakuntza duela.
Kulturako sailburuaren apirilaren 21eko 88/2009 Dekretuaren bidez, zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautu zen.
Dekretuaren 7.2 atalean adierazten da izendapena eskatzeko aukera dagoela horretarako berariaz deitutako probak egin gabe.
Hori horrela, artikulu horren arabera, zinpeko itzultzaile nahiz interprete izendapena eska dezakete araututako probak egin gabe, besteak beste, Itzulpengintza eta Interpretazioko tituluaren jabe direnek, baldin eta unibertsitateko ziurtagiri akademikoaren bidez baieztatzen badute berariazko prestakuntza dutela.
Horri jarraituz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Maitane Uriarte Atxikallende andreari zinpeko interprete lanetarako gaikuntza ematea, Itzulpengintza eta Interpretazioko tituluaren jabe baita eta unibertsitateko ziurtagiri akademikoaren bidez baieztatu baitu berariazko prestakuntza duela.
Bigarrena.– Izendapen hori Zinpeko Itzultzaile eta Interpreteen Erregistroan jasotzea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta ,beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 10a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.