Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1058

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 1ekoa, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiarena, Gurtza Aretoen Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzeko dena.

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak Gurtza Aretoen Legearen aurreproiektua egin du.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Horregatik guztiarengatik, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Gurtza Aretoen Legearen aurreproiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta nahi duenak alegazioak aurkezteko, legearen proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Lehendakaritzako Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean, www.euskadi.eus webgunean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 1a.

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.


Azterketa dokumentala