45. zk., 2016ko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 4 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
1017
IRAGARKIA, «Itsas salbamenduko txalupa profesional bat eskuratzeko» horniketa-kontratu administratiboaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: AE-045/16).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: AE-045/16.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: ezarritako epean, gastutatik libre eta entrega egin aurretik zehaztuko den portuan, EAEko kostaldekoan, entregatu beharko da ontzia. Lantxa entregatzen denean, erabilerari buruzko eskuliburuak eta planoak –ontziari eta instalatutako motore eta ekipoei dagozkienak ere, entregatu beharko dira. Bestalde, ontziak berekin izan beharko ditu tokatzen diren agiri eta ziurtagiri ofizial guztiak.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 7 hilabete, esleipena egiten denetik hara.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: hainbat irizpide.
● Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak:
• Prezioa: gehienez 70 puntu. Formula honen bidez lortuko da puntuazioa:
Baloratutako eskaintzak lortutako puntuak= (Eskaintzarik merkeenaren prezioa/ Baloratutako eskaintzaren prezioa) X 70 puntu
• Salmenta osteko zerbitzua eta laguntza teknikoa: 10 puntu.
– Baldin eta Bizkaian eta Gipuzkoan zerbitzu teknikoa badu: 10 puntu.
– Bizkaian soilik badu zerbitzu teknikoa: 5 puntu.
– Gipuzkoan soilik badu zerbitzu teknikoa: 5 puntu.
Multzo honen haztapena guztira: 80 puntu.
● Aplikatzeko balio-judizioa behar duten irizpideak (bai/ez): bai.
– Flotatzailea ateratzeko sistema gidarian, gidaria integraturik badago kaskoan, bertatik atera gabe, kolaztatua edo torlojuz lotua dagoelarik: 12 puntu.
– Ontzigaineko azalera erabilgarria 6,50 metro koadrotik gorakoa bada: 2 puntu.
– Desmuntatzeko beharrik gabe motelgailu-jarlekuak moldagarriak badira, 4 plaza edo gehiagoren konfigurazioa: 2 puntu.
– 3 posizioa edo gehiagotan, alturari doakionez jarlekuak erregulatu badaitezke: 2 puntu.
– Indargetutako jarleku sinpleen azpian bilketa-kutxa bat badago: 2 puntu.
Multzo honen haztapena guztira: 20 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitaziorako gehieneko aurrekontua edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena: 160.000 euro. 22. artikuluaren arabera BEZetik salbuetsia. Bat. BEZari buruzko 37/1992 Legeko 2.a, eta BEZaren Erregelamenduari buruzko 1624/1992 Errege Dekretuko 10.1 eta 10.2 artikuluak.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 73.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko martxoaren 16a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez dagokio.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero:
● Ekonomia- eta finantza-arloak:
– Egiaztatzeko modua: urteko negozio-bolumena, edo kontratuak aipatu eremuan urteko negozio-bolumena, zeinak izan beharko baitu azken hiru urteetan kontratuko aurrekontua bestekoa edo hortik gorakoa.
– Betekizunak: espediente honetan, kontratu honek aipatu eremuan urteko negozio-bolumena honelaxe egiaztatuko da: urteko kontu onartuen bidez eta horiek Merkataritza Erregistroan inskribatuz, baldin eta enpresarioa erregistro horretan inskribatuta badago, eta, hala ez bada, zein erregistrotan inskribatuta egon behar duen, hantxe gordetakoen bidez. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden banakako enpresaburuek, Merkataritza Erregistroak legeztatutako inbentario-liburu eta urteko kontuen bidez egiaztatuko dute euren urteko negozio-bolumena.
Urteko kontuak aurkeztea egoki ez bada edo ezinezkoa bada, egiaztapena honelaxe eginen da: Balio Erantsiaren Zergaren urteko kitapen-deklarazioaren (390 eredua) bidez, zeinetan jaso beharko den Ogasunaren zigilua edo, kasua bada, hatz-marka.
Halaber, egoki justifikatutako arrazoiak badira, erakunde horrek egoki iritzitako beste edozein dokumentazio aurkeztu ahal izango du; zehazki, kontratuak aipatu eremuan urteko negozio-bolumena egiaztatzeko baliagarria dena.
● Teknikoa edo profesionala:
– Egiaztatzeko modua: azken bost urteetan, erakunde publikoei entregatutako itsas salbamenduko ontzi profesionalen zerrenda; betiere, betekizun teknikoen pleguan zehaztu ezaugarriak dituzten ontziena; eta zerrenda horretan, bestalde, datak, zenbatekoak eta jasotzaileak zehaztu beharko dira.
– Dokumentuak eta/edo ziurtagiriak: honako hauek saldu dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du esleipendunak: azken bost urteetan 10 unitate gutxienez, betekizun teknikoen pleguan zehaztu ezaugarriak dituen ontzi-modelo bat.
Organo eskudunak bisatutako edo emandako ziurtagiriek bitartez kreditatuko dira egindako horniketak, baldin eta jasotzailea sektore publikoko erakundea bada.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 17a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta karatula honetan dagokien puntuek adierazten duten edukiarekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasuneko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea: bai.
1) «C» eta «B» gutun-azalak irekitzeko tokia.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: «C» gutun-azala: 2016ko apirilaren 5a, eta «B» gutun-azala: 2016ko apirilaren 11.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saila, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 7a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.