45. zk., 2016ko martxoaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (368 KB - 14 orri.)
- EPUB (752 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1008
EBAZPENA, 2015eko abenduaren 30ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie udalei, toki-erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko eta hobekuntza-lanak egiteko.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egin eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzen dituzten udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2015eko ekitaldirako deialdia egin zen.
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko epaimahai kalifikatzaile bat eratuko dela ezartzen du 2015eko uztailaren 28an emandako Aginduaren 6. artikuluak. Epaimahai horrek, 2015eko uztailaren 28ko Aginduan bertan ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituta, dagokion ebazpen-proposamena helaraziko dio Etxebizitzako sailburuordeari.
Aintzat hartuz balorazio epaimahaiak aurkeztutako akta eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Aginduaren 6., 7. eta 8. artikuluetan xedatutakoa (agindu horren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2015eko ekitaldirako deialdia egiten da), hau
EBAZTEN DUT:
1.– Eskatutako diru-laguntzak ukatzea I. eranskinean azaltzen diren udalei, toki erakundeei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei, I. eranskinean bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
2.– II. eranskinean azaltzen diren udalei, toki erakunde txikiei eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea, eranskin horretan zehazten den zenbatekoen arabera.
3.– Erakunde interesdun guztiei jakinarazi behar zaie ebazpen hau, eta EHAAn argitaratu behar da.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.
Etxebizitzako sailburuordea,
M.ª COVADONGA SOLAGUREN SANTAMARÍA.