44. zk., 2016ko martxoaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1004
IRAGARKIA, Kontsumobideko zuzendariarena, kontsumo-alorreko SAN-20A001-3-2016 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia jakinarazteko dena.
Aipatutako hasiera-erabaki hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Horren arabera, jakinarazten da Victor Castillo Tur jaunari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2016ko urtarrilaren 29an, kontsumo-alorrean ustez arau-hausteak egin dituelako.
Legezko oharrak:
15 egun daude zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren bulegoetan aztertu ahal izango du espedientea: Easo kalea 10, Donostia.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 22a
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.