44. zk., 2016ko martxoaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1002
IRAGARKIA, PI-A-2014-9 zehapen espedientean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Industria eta Energía Administrazioko koordinatzaileak emandako aztzera-egite Ebazpenena, 2015eko abenduaren 28koa, Distribuciones Hoang Luis, S.L. sozietateari jakinarazteko dena.
Suteen aurkako babes-instalazioa martxan jartzeko hasitako prozeduran atzera egiteko Ebazpena.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea, 23,.3. solairua. Bilbao.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da esandako hori, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izsango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko otsailaren 24a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.