Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
896

EDIKTUA, 2016ko otsailaren 17koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita hainbat jarraipen-izapide, garapenerako lankidetzarako diru-laguntzen prozeduran.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak izapidetuta, garapenerako lankidetzarako diru-laguntzen prozeduraren jarraipena egiteko izapide horiek (eranskina) jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten diren jakinarazpenen testu osoa interesdunen eskura dagoela Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian. Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 17a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala