39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
893
IRAGARKIA, interesdunak epatzeko dena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiko 302/2014 prozedura arruntean izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatu zuen Segurtasuneko sailburuaren 2015eko azaroaren 6ko Agindura (2015eko azaroaren 16ko EHAA, 218. zk.) zabaldu baita administrazioarekiko auzi-errekurtso hori.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiak eskatu zuen igor ziezaiola Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatu zuen Segurtasuneko sailburuaren 2015eko azaroaren 6ko Aginduari (2015eko azaroaren 16ko EHAA, 218. zk.) dagokion administrazio-espedientea, agindu horretara zabaldu baita Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatu zuen Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren (2013eko abenduaren 10eko EHAA, 234. zk.) aurka jarri eta 302/2014 prozedura arruntean izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (PCA-104/2014-X).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko, epatze-deia egiten zaie interesdunei aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 18a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.