Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
887

IRAGARKIA, 48-OT-F-2015-23 zehapen-espedientean instrukzio-egileak 2016-01-21ean emandako Ebazpen-proposamena interesdunari jakinarazteko dena.

Aipatutako proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.

Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du interesdunak, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkezteko, espedientea aztertzeko eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskuragarri dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao.

Hautsitako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Araudia.

Eranskinean aipatutako sozietate inputatu hori jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara guzti hori, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2016ko otsailaren 12a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala