Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
886

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETS Deban (Gipuzkoa) egiten ari den obretarako dentsitate altuko polietilenozko hodien hornikuntza helburu duen administrazio-kontratua esleitu gabe utzi dela argitara emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: ETS Deban (Gipuzkoa) egiten ari den obretarako dentsitate altuko polietilenozko hodien hornikuntza.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko abenduaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 242. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hogeita hamazortzi mila euro (38.000,00), BEZik gabe.

5.– Esleitu gabe uzteko ebazpenaren data: 2016ko otsailaren 16a.

a) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarearen web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

b) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014579).

Bilbao, 2016ko otsailaren 17a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala