Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
884

IRAGARKIA, «Gaztebizhitza» gazteen emantzipazioarako atariari aholkularitza eta orientazioa emateko zerbitzuaren kontratu administratiboa formalizatu dela argitara ematen duena (Espedientea: K-01/2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: K-01/2016.

d) Kontratatzailearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Gaztebizhitza atariari (gazteen emantzipazioarako ataria) aholkularitza eta orientazioa emateko zerbitzua kontratatzea.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta argitaratzearen eguna: 2015eko azaroaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 208. zenbakia.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 194.100,00 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 194.100,00 euro. Zenbatekoa guztira: 234.861,00 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipen data: 2016-01-29.

b) Kontratuaren formalizazio-data: 2016-02-02.

c) Kontratista: Atelier de Cultura y Comunicación, SL.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zenbateko garbia: 169.837,50 euro. Zenbatekoa guztira: 205.503,38 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 12a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala