Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
879

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2015. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolututan nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri jakinarazten duena.

AURREKARIAK

1.– 2015eko uztailaren 27an EHAAn argitaratu zen 2015. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolututan nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 14ko Agindua.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 14ko Aginduaren babesean ezarritako diru-laguntzen onuradunak eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta ezezkoa jaso duten eskabideak (II. eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 9a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala