39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 4 orri.)
- EPUB (263 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
876
EBAZPENA, 2015eko abenduaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak emateko dena.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 23ko Aginduak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du (2015eko abuztuaren 25eko EHAA, 160. zk.).
Aipatutako 2015eko uztailaren 23ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean aipatzen diren udalei eta entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.
Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.