Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
875

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 2koa, Enplegu eta Laneko sailburuordearena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abuztuaren 28ko Aginduari dagozkion diru-laguntzak ematen dituen Ebazpenaren berri emateko dena. Agindu hori Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian parte hartzeari buruzkoa da, eta deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan sartzen da (2015eko irailaren 1eko EHAA, 165. zk.).

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko abuztuaren 28ko Aginduak 14.6 artikuluan xedatzen du ematen diren laguntzak argitara emango direla, legeak agindu bezala, hargatik eragotzi gabe entitate eskatzaileei banakako jakinarazpena egitea. Agindu hori Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian parte hartzeari buruzkoa da; deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan sartzen da (2015eko irailaren 1eko EHAA, 165. zk.).

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian parte hartzeko emandako diru-laguntzen zerrenda; deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan sartzen da. Laguntzok Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu baten babespean ematen dira; Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa eskatzeko deialdian parte hartzeari buruzkoa da agindu hori, eta deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan sartzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 2a.

Enplegu eta Laneko sailburuordea,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

ERANSKINA

Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboan parte hartzeko onartutako eskabideak

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala