Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
873

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 14koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, 2015eko urtarrilean Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluan ematen zaizkion ahalak erabiliz, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikulua aintzat hartuta –zeinek 472/2009 Dekretuari 26. artikulua gehitzen baitio-, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Elkarteen Erroldan, 2015eko urtarrilean inskribatu diren elkarteen eta federazioen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan agertzen diren moduan. Eranskin horietan, elkartearen egoitza, lurralde-eremua eta hurrenkera zenbakia adierazten dira.

Bigarrena.– Argitara ematea erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edota federazioen zerrendak, erroldak duen funtsezko oinarrietako bat publikotasun-printzipioa delako, eta elkarteei eragiten dieten egoerez jende oro jakitun izan dadin. Aldaketak jadanik erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edota hirugarrenentzako ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko paragrafoan adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, III., IV., V., VII. eta VIII. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen ere.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 14a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

I. ERANSKINA
1. SEKZIOAN INSKRIBATU DIREN ELKARTEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
2. SEKZIOAN INSKRIBATU DIREN FEDERAZIOEN ZERRENDA

III. ERANSKINA
1.– ETA 2. SEKZIOETAN DESEGIN DIREN ELKARTEEN ETA FEDERAZIOEN ZERRENDA

IV. ERANSKINA
1. ETA 2. SEKZIOETAN ESTATUTUAK ALDATU DITUZTEN ELKARTEEN ETA FEDERAZIOEN ZERRRENDA

V. ERANSKINA
ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DUTEN ELKARTEEN ETA FEDERAZIOEN ZERRENDA

VI. ERANSKINA
1. ETA 2. SEKZIOETAN EGOITZA SOZIALA ALDATU DUTEN ELKARTEEN ETA FEDERAZIOEN ZERRENDA

VII. ERANSKINA
2. SEKZIOAN FEDERAZIOREN BATEAN SARTU DIREN ELKARTEEN ZERRENDA


Azterketa dokumentala