Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
872

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 28koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, 2014ko abenduan Elkarteen Erroldan egin diren inskripzioak eta bestelako oharrak argitaratzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluan ematen zaizkion ahalak erabiliz, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikulua aintzat hartuta –zeinek 472/2009 Dekretuari 26. artikulua gehitzen baitio-, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Elkarteen Erroldan, 2014ko abenduan inskribatu diren elkarteen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren moduan. Eranskin horretan, elkartearen egoitza, lurralde-eremua eta hurrenkera zenbakia adierazten dira.

Bigarrena.– Argitara ematea erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edota federazioen zerrendak, erroldak duen funtsezko oinarrietako bat publikotasun-printzipioa delako, eta elkarteei eragiten dieten egoerez jende oro jakitun izan dadin. Aldaketak jadanik Erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota geratzeko edota hirugarrenen ondorioetarako. Zerrenda horiek aurreko paragrafoan adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, II., III., IV., V. eta VI. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen ere.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 28a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.

I. ERANSKINA
1. ATALEAN INSKRIBATUTAKO ELKARTEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
1. ETA 2. ATALETAN DESEGINDAKO ELKARTE/FEDERAZIOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
1. ETA 2. ATALETAN ESTATUTUAK ALDATU DITUZTEN ELKARTE/FEDERAZIOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
ZUZENDARITZA-BATZORDEA BERRITU DUTEN ELKARTE/FEDERAZIOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
1. ETA 2. ATALETAN EGOITZA SOZIALA ALDATU DUTEN ELKARTE/FEDERAZIOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA
2. ATALEAN FEDERAZIO BATEAN SARTU DIREN ELKARTEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala